Bizkaiko zerrenda osoa eman du ezagutzera EH Bilduk
EH Bilduk EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Bizkaiko zerrenda osatuko duten hautagai guztien berri eman du, atzo herrialdeetako zerrendaburuen aurkezpena egin ondoren.
Laura Mintegi, Maribi Ugarteburu, Leire Pinedo, Dani Maeztu eta Oskar Matuterekin batera urriaren 21eko hauteskundeetarako Bizkaiko zerrenda nork osatuko duten jakinarazi du gaur EH Bilduk, Bilbon egin duen agerraldian.
Iker Casanova analista politikoa seigarren postuan dago, haren atzetik Arri Zulaika Lan Harremanetan diplomatutako balmasedarra, zortzigarren Jone Goirizelaia abokatua eta bederatzigarren Arturo Muñoz Zuzenbidean lizentziatua. Harmargarren tokian Nahikari Ayo filologo bilbotarra dago.
Koalizio abertzaleak atzo aurkeztu zituen Armentian Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako zerrendaburuak. Lehendakaritzara iritsiz gero aldaketaren aldeko Gobernu baten alde egin zuen Laura Mintegi lehendakarigaiak.