INFO

Xabier Atristain aske geratu da

Xabier Atristain euskal preso politikoa aske geratu da, 2.000 euroko fidantza ordainduta.


Xabier Atristain donostiarra aske geratu zen atzo, Etxeratek jakinarazi duenez. 2.000 euroko fidantza ordaindu behar izan zuen askatasuna berreskuratzeko.

Atristainek bi urte igaro ditu espetxean eta azkenaldian Granadan eduki dute.

2010eko martxoan bere burua aurkeztu zuen Biarrizko komisaldegian eta hilabete beranduago Espainiaratu egin zuten, Josu Ginearekin batera. Apirilaren amaieran aske geratu zen, baina irailean berriro atxilotu zuten.