Iñaki Imaz Espainiaratzea erabaki du Paueko Auzitegiak
Paueko Auzitegiak Iñaki Imaz Espainiaratzeko erabakia hartu du. Euroaginduaren onarpenari helegitea jarrita aste batzutan luza dezake Imazek erabakia. Bitartean aske dago.
NAIZ.INFO
BAIONA
Paueko Auzitegiak Iñaki Imaz Espainiaratzeko Euroagindua onartzea erabaki du gaur. Pasa den asteartean prokuradoreak (fiskalaren parekoak) Espainiaratzea babestu zuen eta gaur hartu du erabakia auzitegiak.
Imaz aske dago eta Lapurdin bizi da, erabakiaren aurka helegitea jarri ahal du Parisen, Auzitegi Gorenean. Horrela egingo balu aste batzutan atzeratuko luke erabakia.
ETAko kide izatea egozten diote Imaz donostiarrari.