Stone eta Travoltak Donostia Saria jasoko dute gaur gauean
Mitxel Gaztambide gidoilariak Zinemaldiko Zinemira saria jasoko du. Euskal Zinemaren Galaren baitan egingo da sari banaketa, Donostiako Bataplan diskotekan.
Naiz.info
Donostia
Oliver Stone eta John Travoltak Donostia saria jasoko dute gaur gauean zinema munduan egindako ibilbidea omentzeko. Gainera, 'Savages' lana aurkeztuko dute Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Perlak sailean.
Donostia Sari-ematearekin ekitaldia gaueko 22.00etan hasiko da Kursaal Auditorioan.
Horrez gain, Sail Ofizialean‘El Mueerto y ser feliz’ eta ‘Dans le maison’ aurkeztuko dituzte.
Travolta eta Stonez gain, Mitxel Gaztambide gidoigileak gaur jasoko du Zinemira saria. Euskal Zinemaren Galaren baitan egingo da sari banaketa, Donostiako Bataplan diskotekan, 23.00etan hasiko den jaian.