Mikel Almandoz aske geratu da
Mikel Almandoz preso burlatarra aske geratu da, Estatu frantsesetik Espainiaratua izan ondoren. Hilabetez «ilegalki erretenituta» izan dutela salatu du Etxeratek.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Mikel Almandoz Espainiaratu egin dute gaur agintari frantsesek. Eguerdian iritsi da Madrilera, hegazkinez, eta han aske utzi dute.
Burlatarra 2003an espetxeratu zuten. Hainbat kartzelatatik igaro ondoren, baldintzapeko askatasuna eman zioten eta kaleratze data irailaren 24an finkatu zioten. Etxeratek salatu duenez, hilabete honetan «ilegalki erretenituta» izan dute Almandoz.