INFO

Lakuako Gobernuko sailburu berriek beren karguak zinpetuko dituzte Ajuria Enean

Goizeako 11.00etan abiatuko den ekitaldi ofizialean, Iñigo Urkulluren Gobernu berriko zortzi sailburuek beren karguak zinpetuko dituzte Ajuria Enean.


Iñigo Urkulluk pasa den ostiralean eman zuen jakitera zein izango zen bere Gobernuko talde berria. Horren ondotik, larunbatean Gernikan zinpetu zuen lehendakari berriak bere kargua, eta haren atzetik, bere zortzi kontseilariek gauza bera egingo dute gaur, Gasteizen.

Ajuria Enean burutuko den ekitaldi formal batean, Josu Erkoreka, Arantza Tapia, Juan María Aburto, Ricardo Gatzagaetxebarria, Cristina Uriarte, Estefanía Beltrán de Heredia, Jon Darpón eta Ana Isabel Oregik beren karguak zinpetuko dituzte Parlamentuko Mahaiko kideen aurrean.

Ekitaldiaren ondoren, Kabinete berriak lehenengo hartu-eman bilera mantenduko du.