Ondarretako kartzelan preso egon zirenen omenezko monolitoari eraso egin diote
Donostiako Ondarretako kartzelan frankismo garaian preso egon zirenen omenez ezarri zuten oroitarriari eraso egin diote.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Ondarretako espetxean preso egon zirenen omenezko monolitoa abenduaren 12an inauguratu zuten Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, Pilar Garciandia eta Marcelo Usabiaga preso ohiak lagun zituela.
Modu horretan, frankismoaren garaian bertan preso egon ziren edota fusilatuak izan ziren guztien oroimena goraipatu nahi izan zuten.
Oroitarriari eraso egin diote eta bertan ageri den inskripzioa ezabatu egin dute.