INFO

Sevillan dauden euskal preso politikoek amaitutzat eman dute gose greba

Arkaitz Bellon presoaren egoera salatzeko ekin zioten gose grebari amaiera ematea erabaki dute Sevillan dauden euskal preso politikoek, elorriarra beraiekin batera modulura eraman dutelako.


Sevillan dauden euskal preso politikoek amaitutzat eman dute gose greba, Etxerat elkarteak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez.

Arkaitz Bellonek jasotako jipoia eta haren berririk ez izatea salatzeko ekin zioten protestari, baina elorriarra kideekin batera modulura eraman dutela eta, gose grebarekin amaitzea erabaki dute.