INFO

Barne Ministerioak Fiskaltzari igorri dizkio Barrenak eta Zabaletak egindako adierazpenak

Barne Ministerio espainolak Fiskaltzaren esku utzi ditu Sortuko eledun Pernando Barrenak eta Aralarreko koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletak Xabier Lopez Peñaren inguruan Aberri Egunean egindako adierazpenak.


Iruñean egindako Aberri Egunean, Barrenak adierazi zuen Lopez Peñaren heriotza «Estatu espainol eta frantsesak gatazka politikoari irtenbidea emateko ukazioaren ondorio dela».

«Gaur egun bi estatuak soluzioen agenda ‘sine die’ luzatzen ari dira», esan zuen eta ETAk bere adierazpenean ohartarazitako «ondorio negatiboak» dagoeneko «bizitzen ari garela» nabarmendu.

Patxi Zabaletak, bere aldetik, «kontzientziazko preso guztien» askatasuna galdegin zuen, «salbuespen jurisdikzio batekin» epaituak izan zirelako.

Barne Ministerio espainolak Fiskaltzari igorri dizkio orain bi politikariek egindako adierazpenak.