INFO

«Euskal gazteriaren kontrako indarkeria eteteko» eskatu dio LABek Gobernu espainolari

LAB sindikatuak «gogor» salatu du Auzitegi Gorenak Donostiako zortzi gazte independentistei ezarritako zigorra eta datozen egunetan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du.


Ohar bidez, LAB sindikatuak gazte donostiarrei ezarritako zigorra eta Gobernu espainolaren jarrera salatu ditu. Bere hitzetan, «gaurkoaren moduko erabakiekin espainiar Estatuak gazteria independentista desaktibatzeko nahiarekin jarraitzen du».

«Erabaki horietan ez dago euskal gatazkaren konponbidea oztopatzeko ez den beste asmo eta helbururik», esan du sindikatuak.

Bere ustez, «heldutasun demokratikoa ameskeria hutsa» da Gobernu espainolaren aldetik, «errezeta zaharrekin tematuta» jarraitzen duelako.

Hala, Mariano Rajoyren Gobernuari galdegin dio «euskal gazteriaren kontrako indarkeria eten eta has dadila behingoz garai berriek eskatzne duten moduan erantzuten».