INFO

Lander Fernandez santutxuarra Espainiaratzea onartu du Italiako Auzitegi Gorenak

Italiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du urtarrilean Erromako Auzitegiak hartutako erabakia. Santutxuarra Espainiaratzeari argi berdea eman dio.


Iragan urtarrilaren 15ean, Erromako Auziegiak Fernandezen estradizioa onartu zuen. Santutxuarrak, ordea, Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu zuen eta honek atzo jakinarazi zuen azken ebazpena. Espainiaratzeko baimena berretsi du eta gainera epaiketaren gastuak ordaintzera behartu du Fernandez.

Efe albiste agentziaren arabera, estradiziorako prozedura abian jarriko du orain Italiak eta «epe motzean» Espainiaratuko dutela dio.

Fernandez pasa den ekainean atxilotu zuen Italiako Poliziak Erromako bere etxean, Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua tarteko.

Espetxeratu egin zuten lehenengo, eta ondoren etxe barruko arrastatzeaagindu zuen epaileak. 

2009an jazarpen poliziala jasan izana salatu zuen eta handik gutxira Barajasko aireportuan atxilotu zuten Venezuelatik bueltan zetorrela. Espetxeratu egin zuten, autobus baten kontrako eraso batekin zerikusia zuelakoan.

Gutxira askatasuna berreskuratu zuen, fidantzapean.

2010ean Auzitegi Nazionalak hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion eta urtebete beranduago Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen.