Atxilotutako sei gazteei elkartasuna adierazi die Herrirak
Herrirak elkartasuna adierazi die Ertzaintzak atxilotu dituen sei gazteei eta haien senideei eta sakabanatuak izateko duten arriskuaz ohartarazi du.
Herrira mugimenduak elkartasuna adierazi die Donostian atxilotutako sei gazteei eta haien senideei eta bere «kezka» azaldu du, «indarrean den salbuespenezko espetxe politikaren ondorioz sakabanatuak izateko aukera osoa baitute».
«Espetxeak hustutzeko garaia den sinismen osoa dugu eta ez orain gertatu den bezala espetxeak betetzeko. Euskal jendartearen gehiengo zabalaren nahia da konponbide eta bakea erdiesteko urratsak ematea; horrelako egoerak, aldiz, oztopo baino ez dira bide horretan», salatu du.
Eragile, alderdi eta erakundeei «salbuespeneko espetxe politika indargabetzeko» urrats eta ekarpen berriak emateko deia egin die, eta herritarrei bihar Martuteneko espetxera antolatu den martxan parte hartzeko.