‘Cronica de una herida abierta’ren emanaldia NAIZen
Iñigo Cabacas gaztearen heriotza oinarri duen ‘Cronica de una herida abierta’ dokumentala eskainiko du gaur NAIZek. Lekukoen testigantzak jasotzen ditu lanak eta Ertzaintzak izan zituen elkarrizketek osatzen dute gainontzean.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Pasa den ostegunean Bilborock salan estrenatu bazuten ere, irekian emango du NAIZek gaur 22.00etatik aurrera Iñigo Cabacas gaztearen heriotza oinarri duen ‘Cronica de una herida abierta’ dokumentala.
Pilotakada jaso zuen gaur haren errepasoa egiten du lanak kronologikoki eta hainbat testigantza biltzen ditu. Era berean, GARA, NAIZ eta Infozazpi irratiak argitaratu zituzten ertzainen arteko elkarrizketek osatzen dute dokumentala.
Karlos Trijueque sestaotarrak egin du dokumentala.