Goi tentsioko linearen proiektua gelditzeko eskatu dute 160 alkatek
Nafarroa eta Gipuzkoako 160 alkatek eskaera bateratua sinatu dute, Industria, Energia eta Turismo Ministerio espainolari eskatzeko Itsaso eta Deikaztelu arteko goi tentsioko linearen proiektua berehala bertan behera utz dezala.
Altsasuko Iortia kultur etxean asanblada egin dute 160 alkateek, goi tentsioko linearen aurkako mozioak onartu dituzten 216 udal eta kontzejuen izenean.
Bertan, Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak eta Maria Jose Sagasti Deikazteluko alkateak proiektua berehala bertan behera eskatzeko utzi dute, «justifikaziorik gabekoa» delako.
Kaltetutako udalen oposizioari entzungor eginez eta energia eskaera jaitsi egin den arren proiektuarekin aurrera jarraitzeko erabakia salatu dute.
Aste honetan zehar, Itsaso eta Deikaztelu arteko goi tentsioko linearen inguruko galdeketa egingo dutela iragarri dute Gabiria, Mutiloa eta Zeraingo udalek.