INFO

Urkulluren ustez, Foro Sozialaren gomendioak bakea sendotzeko «urrats txikiak» dira

Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, Foro Sozialak atzo egin zituen hamabi gomendioak «beste modu batera erredaktatu zitezkeen» baina «aurrera begira urrats txikia» dira.


Iñigo Urkulluri Bakea indartzeko Foro Sozialak atzo egin zituen hamabi gomendioen inguruan galdetu diote gaur goizean Gasteizen.

Ondorio horiek «beste modu batera erredaktatu zitezkeen» EAEko lehendakariaren iritziz, baina hala ere «orokorrean aztertuta aurrera urrats txikiak» direla uste du. «Aro berri batean gaude eta garrantzitsua da urratsez urrats aurrera egitea», adierazi du.

Bakea eta elkarbizitza sendotzeko «norberak zer lan egin behar duen kontziente» izan behar duela gaineratu du.

Lakuako Gobernuak «datozen egunetan» Bakea eta Elkarbizitzarako Plana aurkeztuko duela iragarri du.