INFO

Igor Igartua preso bilbotarra aske geratu da, Estatu frantsean sei urtez preso egon ondoren

Estatu frantsesean sei urtez preso egon ondoren, etxera itzuli da Igor Igartua bilbotarra. Arantza Garbayo Otxarkoagako (Bilbo) bizilaguna ere datozen orduotan geldituko da aske, Estatu espainoleko espetxeetan 20 urte eman eta gero.


Bilboko Brankak jakinarazi duenez, Igor Igartua Bilboko Alde Zaharreko presoa aske gelditu da ostiral honetan, Estatu frantsesean sei urtez preso egon ostean.

Herenegun atera zen Fleuryko espetxetik, baina ostiral honetara arte erretentzio zentro batean atxiki dute, Estatutik kanporatzeko dokumentazioa prestatu bitartean. Barajaseko aireportu madrildarrean utzi dute goizean eta hara joan zaizkio bila senide eta lagunak.

2007an atzeman zuten Igartua Estatu frantsesean, eta sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea egotzita.

Bestalde, Bilboko beste lagun bat aske geratuko da datozen urteotan: Arantza Garbayo otxarkoagarra.

Gaur Algecirasko espetxetik aterako da Garbayo, azken 20 urteak Estatu espainoleko espetxean pasa ondoren.