Bost Nobel sari izango dira ‘Passion for Knowledge-Quantum 13’ jaialdian
Bost Nobel sarik hartuko dute parte irailaren 30ean hasi eta urriaren 6an amaituko den ‘Passion for Knowledge-Quantum 13’ jaialdian. Mekanika kuantikoan zentratuko dute aurtengo edizioa.
Zientzia ardatz duen ‘Passion for Knowledge-Quantum 13’ jaialdia aurkeztu du Pedro Miguel Etxenike Donostia International Phisycs Center-eko (DIPC) lehendakariak prentsaurrean, elkarteko zuzendari den Ricardo Diez Muiño-rekin batera.
Jaialdia irailaren 30ean hasiko da Donostian eta urriaren 6an amaitu. Bost nobel sarik hartuko dute parte eta, nobedade gisa, Bilbo eta Gasteizen ere ospatuko dira ekimen batzuk.
Aurtengo jaialdia mekanika kuantikoan zentratuko dela iragarri du Etxenikek eta materia kondentsatuaren inguruko tailer bat izango da ekimeneko ekintza nagusia.
Bigarren edizioa izango da aurtengoa, 2010ean egin baitzen lehena DIPC-en hamargarren urteurrena ospatzeko.