INFO

Zumaiak emakumezkoen Kontxako bandera irabazi du lehen aldiz

Emakumezkoen Kontxako bandera Euskal Herrian gelditu da lehen aldiz. Zumaiak denboraldi osoan erakutsitako nagusitasuna agerian utzi du beste behin ere eta estropada irabazi du San Juanen aurretik. Hala ere, Hibaikak bigarren postua mantendu du sailkapen nagusian.

Zumaiako arraunlariak garaipena ospatzen. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Zumaiak Kontxako bandera irabaztea lortu du lehen aldiz, lehen asteburuan ateratako aldea ondo baliatuz. Bost urtez jarraian Galizia aldera joan da emakumezkoen Kontxako bandera, baina aurten Zumaiak lortu du garaipena.

San Juanek estutatsunetan jarri dituen arren, Zumaiak bigarren estropada irabazi du 3 segundurengatik.

San Juanek bigarren tokian bukatu du, baina Hibaikak bigarren postua mantendu du sailkapen nagusian. Mecos taldeko galiziarrak azkenak izan dira.