Beñat Gaztelumendik eskuratu du lehen postua Altsasuko kanporaketan
Kartzelako lanean saioa biribilduz eskuratu du Beñat Gaztelumendik finalaurrerako txartela. Azaroaren 17an Murgian ospatuko den finalaurrekoan kantatzeko aukera izango du beraz.
@ane_arruti
Altsasu
Altsasuko Burunda pilotalekuan ospatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketa. Sei bertsolari izan dira kantuan eta 695,5 punturekin, Beñat Gaztelumendik lortu du finalaurrekoetarako sailkapen zuzena. Gainerakoek puntuaketaren zain gelditu beharko dute. Bigarren postuan gelditu den Jexux Mari Irazuk ere puntu asko eskuratu ditu, 666,5.
Saio amaieran, sailkapena horrela gelditu da, hurrenez hurren: 695,5 punturekin Beñat Gaztelumendi, 666,5 Jexux Mari Irazuk, 652,5 Xabier Silveirak, 650,5 Unai Agirrek, 622,5 Erika Lagomak eta 602 Oihane Pereak.