Urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diete Ballesteros eta Pamiesi ‘Faisan auzia’gatik
Auzitegi Nazionalak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri die Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesteros poliziei ‘Faisan auzia’ren baitan. Lau urteko gaitasungabetzea ere agindu du.
Naiz.info
Madril
Auzitegi Nazionalak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri die Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesteros poliziei ‘Faisan auzia’ dela-eta. Auzitegiak, ordea, «erakunde terroristarekin kolaborazioko» delituaz absolbitu ditu, bere ustez, «haien salakeria ez zelako izan ETAri mesede egitea», «indarrean zegoen prozesua ez eragoztea baizik».
Auzitegiko epaileen arabera, «ez zen egon kolaborazio delituan aurreikusitako jarrerarik, hau da, erakunde baten jardunari mesede egiten zion ezer».