Garitanok eta Izagirrek Realeko jokalariak agurtu dituzte Manchesterren
Gipuzkoako ahaldun nagusi, Martin Garitano, eta Donostiako alkate, Juan Karlos Izagirre, Realeko jokalariekin izan dira Manchesterren goizeko entrenamendu saioa abiatu aurretik.
Naiz.info
Donostia
Realeko jokalariek Gipuzkoako ahaldun nagusi, Martin Garitano, eta Donostiako alkate, Juan Karlos Izagirreren babesa jaso dute Manchesterren.
Donostiako taldea kontzentratuta dagoen hotelean agurtu dituzte agintariek taldekideak. Hasieran Realeko kapitan, entranatzaile eta zuzendariarekin izan dira, eta ondoren jokalari guztiei helarazi dizkie animoak.
Realak entrenamendua egin du goizean Old Trafforden, 21.45ean abiatuko den partida aurreko azken saioa.