Sevillan gose greban zegoen Koldo Aparicio aske geratu da
Basauriko presoak 18 urte eta erdi bete ditu kartzelan eta larunbat goizean aske geratu da. Sevillako espetxean burutzen ari diren borrokaldian parte hartu du Apariciok.
NAIZ.INFO
BILBO
Koldo Aparicio larunbat goizean irten da Sevillako espetxetik. Basauriko presoak 18 urteko espetxe zigorra bete du.
Sevilla II kartzelan dauden euskal presoek urriaren 28an abiatu zuten gose greban parte hartu du Apariciok. Dagoeneko 27 egun bete dituzte janaririk hartu gabe. Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarri, Jesús Goikoetxea, Juan Lorenzo Lasa eta Roberto Lebrero dira gose graban dauden euskal presoak eta 12-13 kilo inguru galdu dituzte. Beren senideek kezka agertu dute azken egunetan bere osasun egoerarengatik.