Jose Angel Biguri kalean da
Jose Angel Biguri euskal presoa Martuteneko espetxetik atera da goizean. Auzitegi Nazionalak atzo agindu zuen haren askatasuna, baina agiriren baten faltan gaur arte atzeratu dute kaleratzea.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Jose Angel Bigurik gaur goizean utzi du Martuteneko espetxea, 24 urte preso egin ostean. Auzitegi Nazional espainolak atzo agindu zuen haren askatasuna, beste 13 euskal presorenarekin batera, baina agiriren baten faltan gaur arte atzeratu da tramitea.
Biguri gaixotasun larria duen presoetako bat da.