INFO

Amets Arzallus: «Txapeldun bakarrera mugatzea eguna nahiko irakurketa murritza da»

Amets Arzallus Euskal Herriko txapeldunari finalaren biharamunean egindako elkarrizketa argitaratuko dute astearte honetan GARAk eta NAIZek.

Amets Arzallus, agurra kantatzen. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi eta biharamunean elkarrizketa egin dio Amagoia Mujika GARAko kazetariak Amets Arzallusi. Bihar argitaratuko da osorik GARAn eta NAIZen.

Elkarrizketan, igandeko eguna txapeldun bakarrera mugatzea «nahiko irakurketa murritza» dela dio hendaiarrak. «Ni talde haundi baten partaide sentitzen naiz eta hor txapelak oso zirkunferentzia zabala duela iruditzen zait».

Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariaren ahotan igandekoa orain arteko finalik ederrena izan zela entzutea «txapeldunaren izendapena bera bezain ederra» iruditu zitzaiola eta horrek hunkitu egin zuela aitortu du txapeldunak.