Laureano Ortega GRAPOko preso santurtziarra aske geratu da
Puerto III espetxean zegoen Laureano Ortega GRAPOko preso santurtziarra aske gelditu da, 197/2006 doktrinaren indargabetzearen ondorioz.
NAIZ.INFO
BILBO
Arratsaldeko 16.30ak inguruan atera da Laureano Ortega Puerto III espetxetik.
1992tik egon da preso, GRAPOko kide izateagatik.
Urte hauetan zehar, hamarka espetxetatik pasa da, betiere lehen graduan. 2010ean bihotzeko bat izan zuen, Puerto I espetxean zegoela.
Astearte honetan Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak preso santurtziarra aske uzteko eskatu du, 197/2006 doktrinaren aurka Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako ebazpena aintzat hartuta.