Antton Troitiñoren atxiloketa gaitzetsi du Sortuk
Londresen gertatutako Antton Troitiñoren atxiloketa PPren Gobernuak konponbidearen aurka daraman estrategiaren adibide bezala ulertzen du Sortuk, eta Britainia Handiari dei egin dio, bide horrekin bat egin ez dezaten.
NAIZ.INFO
BILBO
Ohar baten bitartez, Antton Troitiño Londresen atxilotu izana salatu du Sortuk, «konponbidearen aurka Alderdi Popularraren Gobernu espainolak daraman estrategiaren adibide» bat dela iritzita.
Kasu honetan, adierazi dute, «preso politikoen aurka Estatuak garatzen duen mendeku politikaren kutsua» du atxiloketak.
Era berean, ezker abertzaleak dei egin die Britainia Handiko agintariei, konponbidearen aurkako Madrilen politikarekin bat egin ez dezaten.