INFO

Alderdi, sindikatu eta eragile sozialekin bildu da Nazioarteko Egiaztatze Batzordea

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko (NEB) kideak alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialekin bildu dira Bilbon eskaini duten agerraldiaren ondoren.

Hasier Arraiz eta Rufi Etxeberria, bilera egin aurretik. (ARGAZKI PRESS)

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko (NEB) ordezkariak Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu dira gaur goizean, «bizikidetza eta normalizazioaren ingurko gaiak» aztertzeko, Lakuako Gobernuak jakinarazi duenez.

Bilbon eskaini duten prentsaurrekoaren ondoren, eragile politiko, sozial eta sindikalekin elkartu dira Ram Malikkaningam, Ronnie Kasrils, Chris Maccabe, Aracelly Santana eta Fleur Ravensbergen.

EAJtik Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea izan dira; Sortutik Hasier Arraiz eta Rufi Etxeberria; eta PSEtik Rodolfo Ares eta Jose Antonio Pastor. ELA eta LABeko idazkari nagusi Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide eta Confebaskeko idazkari nagusi Nuria Lopez de Gereñu ere bertan izan dira.