INFO

Gobernu espainolaren aldetik «erantzunik okerrena» espero duela esan du Aralarrek

Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak Bilbon egingo duen agerraldiaren aurretik, prozesuan aurrerapauso bat egotea albiste ona litzatekeela uste du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak. Gobernu espainolaren erantzuna, aldiz, «ahalik eta okerrena» izatea espero du.

Patxi Zabaleta, durante un pleno. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Infozazpi Irratian egin dioten elkarrizketan, gaur 14.00etan Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak Bilboko hotel batean egingo duen agerraldiaren inguruan mintzatu da Zabaleta, eta adierazi du bere ustez albiste ona litzateekela «aurrerapauso bat egotea, nahiz eta azkena eta erabatekoa ez izan».

Horrez gain, nabarmendu du ETAk duela bi urte eta erdi jarduera armatuaren bukera iragarri zuenetik «bere hitza bete» duela eta, hortaz, «sinesgarritasun guztia» daukala. Erakunde zibil bihurtzeko pausoak eman behar lituzkeela azaldu du Zabaletak.

Era berean, egiaztatzaileen agerraldiak Gobernu espainola «lotsagarri» utziko duen ziurtasuna duela esan du Aralarreko koordinatzaileak.

«Desarmeaz eta ondorengo pausuez Gobernuaren presentziarik gabe jardun behar izatea lotsagarria da, erantzukizun falta, eta PP, PSOE eta Madrilgo Gobernua egoerak eskatzen duen neurrian ez daudela» adierazten du.