Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribar presoak, aske
Iazko ekainean Guardia Zibilak atxilotu zituen Ruben Gelbentzu andoaindarra eta Jon Lizarribar urnietarra aske gelditu dira.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
NAIZek jakin ahal izan duenez, Ruben Gelbentzu andoaindarra eta Jon Lizarribar urnietarra gaur atera dira espetxetik eta datozen orduotan iritsiko dira beren sorterrietara.
Jaen II espetxean zeuden biak.
2013ko ekainean atxilotu zituen Guardia Zibilak, ETAko kide izatea egotzita.