INFO

Aske geratu da Urtzi Paul preso getxoztarra

Urtzi Paul preso getxoztarra aske geratu berri da. 2009an atxilotu zuen Polizia espainolak bost urteko espetxe zigorra betetzeko.

Urtzi Paul, espetxetik irtendakoan. (@PRAKAGORRIEH)

Urtzi Paul preso getxoztarrak askatasuna berreskuratu zuen atzo arratsaldean. NAIZek jakin ahal izan duenez, apirilaren 23rako zeukan finkatuta irteera data, baina bederatzi egun aurreratu diote. Goizaldeko 03.00etan iritsi da Algortara eta 50 lagun inguruk egin diote bertan lehen harrera.

2008an epaitu zuten beste hamahiru gazterekin batera, 2002an Ertzaintzak egindako operazio baten ondorio.

Pauli bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta 2009an atzeman zuen Polizia espainolak espetxeratua izateko.