INFO

Jendetza Larrabetzun, preso eta errepresaliatuen alde korrika

Mila korrikalari baino gehiagok parte hartu dute Larrabetzun ospatu duten Lasterbidean ekimenean.

Presoen senideek katea apurtu eta lasterketa laburrari ekin diote. (ARGAZKI PRESS)

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Eguraldia lagun jendetza batu da igande honetan Larrabetzun euskal presoen eskubideen aldeko korrika egiteko. Antolakuntzatik emandako datuen arabera, 300 korrikalarik parte hartu dute lasterketa laburrean eta 800 bat izan dira lasterketa luzean.

Aldarrikapena, festa eta kirola uztartu dira Lasterbidean ekimenean. Presoen senideek kateak moztu ondoren abiatu da lasterketa laburra eta adarrararen eta txalapartarekin hotsekin animatu dituzte bilbide guztian zehar. 

Presoen senide «beteranoek» lasterketa laburra hautatu dute euren senideei elkartasuna adierazteko eta sandalia motxila eta guzti lasterka egitera animatu direnak ere ikusi ahal izan dira. Helmugara iristena neke aurpegiak baino, poza izan da nagusi.