Eider Uruburu preso bilbotarra aske geratu da
Eider Uruburu preso bilbotarra aske geratu da Lyongo espetxetik irten ondoren. 2010ean atxilotu zuten Estatu frantsesean.
Naiz.info
Lyon
Eider Uruburu preso Bilbotarra Lyongo Corbas espetxetik irten da gaur, Etxeratek jakitera eman duenez.
Uruburu 2010ean atxilotu zuen Polizia frantsesak Iñaki Iribarren iruindarrarekin batera, Clermont-Ferrand inguruan.
2013an epaitu zuten Parisen, beste sei euskal herritarrekin batera.