Axun Gorrotxategi preso donostiarra aske geratu da
2006an estraditatu zuten Mexikotik eta 2008an aske geratu bazen ere, espetxera itzuli zen ondoren. Gaur geratu da aske.

Naiz.info
Donostia
Axun Gorrotxategi preso donostiarrak askatasuna berreskuratu du, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez. Gorrotxategi 2006an estraditatu zuten Mexikotik Asier Arronategi, JonArtola, Féliz García, Ernesto Alberdi eta Joseba Urkijorekin batera.
2008an aske geratu zen 12.000 euroko bermea ordainduta, baina espetxeratu egin zuten berriro ondoren.