Independentzia eguna Leitzan
Indepentistak sareak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Leitzako festetan. Herriko alkateak eta Bermeoko alkateak parte hartu dute Udaletxean burutu duten ekitaldi nagusian.
Goizean goiz hasi da Leitzako Independentzia eguna txistularien dianarekin eta 11.00tan Independentistak sarearen ekitaldia egin dute Udaletxean. Herriko alkate Arantxa Iparragirre eta Bermeoko alkate Idurre Bideguren bertan izan dira.
Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeramaileak hartu du hitza eta Independentziaren aldeko lanean jarraitzeko deia luzatu du. Ariznabarretak gogora ekarir du urriaren 12an Gora Euskal Errepublika lemapean burutuko den mobilizazioa.
Ekitaldian Ana Tere Bengoetxea Bermeoko sareko kideak, «Zenbat gera» eta «L'estaca» kantuak abestu ditu.