Vicente Atxa izango da Mondragon Unibertsitateko errektore berria
Vicente Atxa izango da Mondragon Unibertsitateko errektore berria urtarriletik aurrera, Iosu Zabalaren ordez.
NAIZ
ARRASATE
Mondragon Unibertsitateko (MU) Kontseilu Errektoreak Vicente Atxa izendatu du errektore berri, Iosu Zabalaren ordez, ohar batean azaldu duenez.
Iosu Zabalak zortzi urte egin ditu errektore karguan, bi agintaldi. Maiatzaren amaieran jakinarazi zuen kargua uzteko asmoa, eta MUk errektore berria hautatzeko prozesua hasi zuen.
Vicente Atxak 48 urte ditu, elektronikako goi mailako ingeniaria da eta azken zortzi urte hauetan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendari orokorra izan da. Bere izendapena aho batez onartu du MUko Kontseilu Errektoreak.