Bigarren Ibarra aske geratu da zortzi urteko espetxe zigorra osorik bete ondoren
18/98 auzian zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten Ekin atalean eta santutxuko presoa gaur goizean atera da Monterroxoko kartzelatik.
NAIZ
Bigarren Ibarra Santutxuko auzoko preso bilbotarra gaur atera da Monterroxoko espetxetik. Ibarrak zortzi urteko kartzela zigorra bete du 18/98 auziarengatik. Hain zuzen ere, Ekin atalean zigortu zuten eta espetxe zigorra osorik bete ostean aske geratu da.
Arratsaldean emango diote lehen ongi etorria bere auzoan.