Obus bat aurkitu dute Lagako hondartzan
Lagako hondartzan (Ibarrangelu, Bizkaia) zegoen herritar batek aurkitu du lehergailua. Berehala bertaratu da Ertzaintza.
NAIZ
BILBO
Lekuko batek NAIZi azaldu dionez, hondartzan zeudela, lagun batek obus bat aurkitu duela.
Ertzaintzari dei egin diote eta handik gutxira agertu dira.
Hondartzek bezala lur mugimenduak dauzkaten eremuetan, ohiko da mota honetako lehergailuak agertzea, batez ere 36ko Gerra garaikoak.
Obus horiek manipulatzea oso arriskutsua dela ohartarazi du sarri Ertzaintzak, gailuak luzaro egon daitezkeelako aktibo. Zenbat eta zaharragoak izan orduan eta arriskutsuagoak izan daitezke.