INFO

25 urte bete ditu ‘Hitzetik Hortzera’ saioak

Bertsolaritzari ETBn eskainitako ‘Hitzetik Hortzera’ tarteak mende laurdena bete du eta saio berezi batekin ospatuko dute urtemuga hori.

Iñaki Murua eta Edu Barinaga. (BERTSOZALE ELKARTEA)

ETBko zuzendari Edu Barinagak eta Bertsozale Elkarteko presidente Iñaki Muruak agerraldian egin dute Bilbon, 25 urteko elkarlanaren balorazioa egiteko.

Urte hauetako lanaren emaitzengatik poztik agertu dira eta harreman hori etorkizunean mantentzeko prestutasuna ere erakutsi dute. Bertsolaritza zabaltzen laguntzeko funtsezko saioa izan dela nabarmendu dute. 

1988an hasi zenetik, astean bi bertso-saioren laburpenak eskaini ditu, eszenatoki ugaritan grabatutakoak: plazetan, gaztetxeetan, jatetxeetan...

Urtean 26 saio egiten dituzte, igandero 15.00etan emititzen direnak.

Datorren abenduaren 28an saio berezi batekin ospatuko dute urtemuga berezi hau eta han izango dira Xabier Amuriza, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio.