Ertzaintza Juan Carlos Estevez ‘Melli’ atxilotzen saiatu da
Juan Carlos Estevez ‘Melli’ preso ohia atxilotzera joan da Ertzaintza gaur eguerdian Altzako bere etxera, baina ez dute bertan aurkitu. Atzo Xabier Fernandez de Gamarra atzeman zuten, zazpi hilabeteko zigorra betearazteko.
Ertzaintza Juan Carlos Estevez ‘Melli’ preso ohia atxilotzera joan da gaur eguerdian, baina ez du aurkitu. Eleak Mugimenduak eta Ernaik sare sozialetan zabaldu dutenez, Donostiako Altzan bizi da oreretarra eta bere etxera joan dira poliziak, baina ez zegoen han.
Estevezek espetxean 16 urte egin zituen. Auzitegi Goren espainolak beste hiru urteko zigorra berretsi zion, beste auzi batengatik.
Xabier Fernandez de Gamarra, atxilotua
Bestalde, Ertzaintzak Xabier Fernandez de Gamarra gasteiztarra atxilotu zuen atzo, zazpi hilabeteko espetxe zigorra betearazteko.