INFO

Urkullu espainiar erregearekin elkartuko da ostiralean

Iñigo Urkullu lehendakaria, ostiralean, Zarzuela Jauregian elkartuko da Borboiko Feliperekin, azken hau presidente desberdinekin osatzen ari den errondaren baitan.

Iñigo Urkullu aurreko agerraldi batean. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Espainiar erregea duela hiru aste, urriaren 31an, izan zen lehenbiziko aldiz Euskal Herrian, orduan Urkullurekin elkartzeko aukera izan ez zuelarik. Ostiral arratsaldean, ordea, lehendakaria Madrilgo Zarzuela Jauregian hartuko du Felipe Borboikoak.

Duela hilabete Madrilgo Gobernuburu den Ignacio Gonzalezekin egon ostean, agenda berean kokatu du espainiar erregeak Urkullurekin izango duen bilera. Estatuko autonomia desberdinetako lehendakariekin elkartzekoa dela ere iragrri du.