EH Bilduk Estrasburgora eraman du tortura eta 28 gazteen kasua
EH Bilduko Josu Juaristi europarlamentariak tortura eta bihar bukatzekoa den 28 gazteen kontrako epaiketa salatu ditu Estrasburgon ematen ari den CIAren tortura kasuen inguruko eztabaidan. Dimitris Acramopoulos komisarioak, Europar Batzordea «tortura desagerrarazteko lanean» dagola azpimarratu zuen.
Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariak, Madrilen bihar bukatuko den 28 gazteen kontrako epaiketa eta tortura kasuak eraman eta salatu ditu Estrasburgon, non CIAren torturen inguruko eztabaidak izaten ari diren. Era berean, Europako Giza Eskubideen Tribunalak Estatu espainiarraren kontra emandako sententziak ekarri zituen gogora.
«Europar Batasunean torturatzen da», azpimarratu zuen Juaristik, Dimitris Avramopoulos komisarioak onartu zuela gehituz: «Tortura desagerrarazteko lanean dagoela azpimarratu du», adierazi zuen. Hau dela eta, arduradunak epaitzea eskatu zuen.
Zentzu honetan, Madrilen epaituak izaten ari diren 28 euskal gazteen kontra Estanbuleko Protokoloaren bidez torturak izan zirela «frogatua» izan dela gehitu zuen Juaristik. Azkenik, gogora ekarri zuen duela bi hilabete Europako Giza Eskubideen Tribunalak espainiar Estatua euskal herritar eta katalanen tortura salaketak ez ikertzeagatik kondenatu zuetela gogorarazi zuen.