Banako berdinketa Lasesarren
Euskal Herriko eta Kataluniako emakumezkoen futbol selekzioek Lasesarreko zelaian jokatu duten partida banako berdinketarekin bukatu da.
NAIZ
BILBO
Partida hasi eta sei minutura gola jaso duen arren (Marta Unzue, bere atean), Euskal Selekzioak altxatzen asmatu du eta zail jarri dio norgehiagoka kataluniari.
Euskal Selekzioak behetik gorako bidea egin du eta 18. minutuan Maria Diazek egin du berdinketaren gola.
Etxekoek bigarren zati bikaina egin dute eta aukera ugari izan dute markagailua beren alde jartzeko, baina ez da iritsi garaipenerako gola.
Eguraldiak ez du batere lagundu, euria etengabe bota duelako partidak iraun duen bitartean.