Ibai Peña preso gasteiztarra aske geratu da
Terueleko espetxea atzean utzita, aske da Ibai Peña preso gasteiztarra. 2010ean atxilotu zuen lehen aldiz Polizia frantsesak eta, euroagindu bat tarteko, 2012an Espainiaratu zuten.
NAIZ
GASTEIZ
Haren gertukoek sare sozialen bitartez zabaldu dutenez, aske gelditu da Ibai Peña gasteiztarra.
Euroagindu bat tarteko, 2010ean atxilotu zuen Polizia frantsesak.
Prozesu luze baten ondoren –zenbait alditan sufritutako jazarpena salatu zuen, bizitza publikoa eign baitzuen bitartean– eta Justizia frantsesak euroaginduari ezezkoa hainbat aldiz eman ondoren, 2012ko maiatzean Espainiaratu zuten Peña, «sute terrorista» eta lehergailuak edukitzea leporatuta.