Swap-aren sentetzia aurkakoa izan arren, Gipuzkoak 250 milioi euro aurreztuko dituela dio GHK-k
Gipuzkoak errauste plantaren swap-a ordaintzen jarraitu beharko du, hala ebatzi du Donostiako epaitegiak. Hala ere, 250 milioi euro aurreztuko direla dio GHK-k, Zubietan egitekoak ziren azpiegitura ez egitearen aldeko hautua egin zuelako Aldundiak.
2014ko otsailean egin zen La Caixa eta Banco Santander banketxeen aurkako epaiketa, eta gaur eman du bere erabakiaren berri Donostiako epaitegiak: Gipuzkoak aipatu banketxeei swap-a ordaintzen jarraitu behar du, errauste planta egiteko eskatutako maileguak erabiltzen ariko balitz bezala.
Sententzia jakin den egun berean egin du honen balorazioa GHK-k (Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak). Honek gogora ekarri duenez, 500 milioi euroko aurrekontua zuen errauste plantak –swap-aren kuotak barne–, eta 250 milioitakoa dute Gipuzkoako Aldundiak eta GHK berak hondakinen kudeaketarako diseinaturiko azpiegiturek. Beraz, 250 milioi euro aurreztuko dira, nahiz eta swap-a ordaintzen jarraitu.
Swap-aren auziaren aurkako epaiak aurreko zuzendaritzaren kudeaketa «txarra» agerian uzten duela iristen dio GHK-k. Hauek diru publikoarekin «arinkeriaz eta arduragabe» jokatu zutela adierazi du, «gizarteak horrenbeste baztertutako erraustegia inposatzeko».