INFO

Epaiketa politikoen aurka kalera irten dira ehunka herritar Donibane Garazin

Baxe Nafarroako Libre dinamikak deiturik manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean Donibane Garazin, 1.200 Poliziaren arabera. Intza Oxandabaratz eta Aurore Martinen auziak nabarmenduz, epaiketei aurre egin beharra duten herritar guztien askatasuna galdegin dute.

Manifestazioaren burua Donibane Garaziko kaleetan. (KAZETA.EUS)

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Datorren asteazkenean hasiko da Intza Oxandabaratzen aurkako epaiketa eta Aurore Martin astelehenean hastekoa zen 04/08 sumarioaren baitan epaituko dute. Bien izenak pankartan harturik eta bi hauez gain guztien askatasuna eskatuz manifestazio jendetsua egin dute Donibane Garazin arratsaldean. Epaiketa hauek garaiz eta lekuz kanpo daudela salatu dute protestan.

217 hautetsik egin zuten manifestaziorako deia egitean Oxandabaratzen askatasunaren alde eta alderdi politiko guztietako ordezkariek babestu dute Aurore Martin azken hilabete eta urteetan espainiar justiziaren erabakien aurrean.