INFO

Eneko Galarraga euskal presoa aske geratu da

Eneko Galarraga Godoy Villabonatarra gaur goizean atera da Ocañako espetxetik. 2008ko urtarrilean atxilotu zuen Polizia frantsesak Urruñan, espainiar Auzitegi Nazionalaren euroagindu bat medio.

Galarraga, Ocañako espetxetik irtetzerakoan, bikote eta semearekin.

Eneko Galarraga euskal presoa aske geratu da gaur goizean. Ocañako espetxetik atera da, non senide eta lagunak zituen zain. Galarraga 2008ko urtarrilean atxilotu zuen Polizia frantsesak Urruñan, Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindu bat eta gero.

Urte bereko martxoan, Pau hiriko auzitegiak Galarraga espainaratzea onartu zuen. Zazpi urte eta gero aske geratu da Villabonako gaztea.