Villalabeitiaren soldata igoera salatu du Kutxabanken pribatizazioaren aurkako taldeak
Kutxabankeko presidente berriak «egindako lehenengo lana bere soldata %74 igotzea» izan dela azpimarratuta, entitatearen pribatizazioaren aurkako plataformak kontrol publiko eta sozialera itzultzeko beharra nabarmendu du.
Ohar bidez, Kutxabankeko presidentearen soldata igoera arbuiatu du pribatizazioaren aurkako plataformak.
«Pribatizazioa haztegi bilakatzen ari da bai faborezko harremanetarako, borondateak erosteko eta baita karguek erabilerarako, pertsonen nahiz alderdien mesedetan», azpimarratu dute.
Testuinguru honetan, alderdiek egindako akordioak eta haien ondorioak argitu daitezela eskatzeaz gain, BBK, Kutxa eta Vital banku fundazioen presidenteen soldatak publiko egiteko galdegin dute.
Horrez gain, Kutxabankek «kontrol publiko eta sozialera» itzuli behar duela eta haren «estrukturak demokratizatu» behar direla aldarrikatu dute.