Baiona 2: Hendaiarekin batera, PS indar bozkatuena izan den kantonamendua
Bi kantonamendutan izan da PS indarrik bozkatuena lehen itzulian Ipar Euskal Herrian: Hendaia eta Baiona 2. Zentro-eskuineko aliantzarekin lehiatuko da heldu den igandean.
Baiona 2 kantonamenduan PSren ordezkari Christophe Martin eta Juliette Muller-ek jaso dute boto gehien: 1.693 (%24,49). Heldu den igandean aurrez aurre izango dituzte zentro-eskuineko Françoise Brau-Boirie eta Christian Millet-Barbe, %22,62ko babesa jaso ondoren.
Fronte Nazionala hirugarren indarra izan da, botoen %18,46rekin. Ezkerreko joerako bikotea osatzen duten Sophie Bussiere eta Francis Gonzalezek %16,98ko babesa eskuratu dute, eta ezkerreko beste indar bat, Front de Gauch (FG), bosgarren geratu da, botoen %10,62rekin.
Abertzaleek (Txomin Alcugarat eta Lola Garcia) bozen %6,83 erdietsi dute.