Guardia Zibilak gazte bat atxilotu izana salatu du Oñatiko Sortuk
Azken hilabetean Ezker Abertzaleko militanteek jasaten ari diren jazarpena salatu nahi dute. Atxiloketa atzo izan zen eta gaztea jada kalean dago. Etengabeko kontrolei aurre egiteko mobilizazioa deituko dute datozen egunetan.
Guardia Zibilak Oñatiko gazte bat atxilotu zuen atzo mendian. Bortizkeria erabili zuten eta horren ondozioz, mutilak zauriak dauzka aurpegian eta hankan eta ubeldu ugari gorputzean. Intxaurrondoko kuartelera eraman zuten deklarazioa egitea eta gaur goizean aske gerau da.
Atxiloketa hau azken hilabetean Ezker Abertzaleko militanteek jasaten ari diren jazarpenaren ondorio izan da, Oñatiko Sorturen arabera. Sorturen arabera, azken aldian Guardia Zibilak paisanoz jantzita kontrol ugari egiten ari dira.
Hori dela eta, Sortuk egoera hori salatu nahi du, baina protesta jendartera iristeko asmoz, datozen egunetan mobilizazio bat deituko du. Datorren astean zehar zehaztuko dute zer antolatuko duten eta noiz.