Irurtzunen gaua pasa ondoren, Berriozarrera bidean abiatu da Gazte Martxa
2.000 gazte inguru abiatu ziren Lekunberritik ostiralean, Irurtzunen gaua pasa ondoren Berriozarren amaituko da Aitzinak eta Ernaik antolaturiko Gazte Martxa.
Gazte Martxa Berriozarrera helduko da larunbat honetan Herria Mugarri lelopean Ernaik eta Aitzinak antolaturiko ekimenean. 2.000 gaztek ekin zioten bideari Lekunberritik ostiral goizean eta arratsaldean Irurtzunera iritsi ziren.
Bertan, Euskal Herriko prozesu eratzailearen eta nazioarteko ordezkarien hitzaldiak, xamurtasun tailerra eta musikaz eta bertsoez gozatzeko aukera izan dute.
Larunbat goizean abiatu dira Berriozarrerantz.Twitter bidez salatu dutenez, martxaren bukaera zihoazen zazpi gazte identifikatu egin ditu Guardia Zibilak.
Bertan egingo dute ekitaldi nagusia, eta kontzertuek girotuko dute gaua: Skakeitan, Oliba Gorriak, Kop, Raperos de Emaus & Zero koma backing band, Mandoilek eta erromeria.
Igandean kalejira koloretsuan Aberri Eguneko mobilizazioetara joango dira.